Lege oharra

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, gure datuak jakinarazten dizkiegu erabiltzaileei:
Sozietatearen izena: URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P
Helbide soziala: San Sebastián, Plaza Bilbao nº 2 – 1º Dcha.
IFZ: B-20.881.652
Telefonoa: 943423771
E-posta: info@urdangarinabogados.com
Webgunea: www.urdangarinabogados.com

1. XEDEA

URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P -ak (aurrerantzean emailea ere bai), webgunearen arduraduna den aldetik, erabiltzaileen eskura jartzen du dokumentu hau, zeinak erregulatzen duen www.urdangarinabogados.com webgunearen erabilera. Honela, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (IGMEZ) xedatzen dituen obligazioak bete nahi ditugu, eta webgunea erabiltzen duten guztiei informazioa eman webgunea erabiltzeko baldintzen inguruan.

Webaren bidez, URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak webean eskura jarritako zerbitzu eta edukietara sartzea eta haiek erabiltzea ahalbidetzen die erabiltzaileei.

Web honetara sartzen den pertsonak orok erabiltzaile rola bereganatzen du, eta esan nahi du erabat eta argi eta garbi onartzen dituela lege-ohar honetan sartzen diren xedapen guztiak eta bakoitza eta baita aplikagarri izan litekeen beste edozein lege-xedapen ere.

Erabiltzaile gisa, arretaz irakurri behar dute Lege-ohar hau webera sartzen diren bakoitzean, aldatu bailiteke, zeren emaileak eskubidea baitu webean agertu litekeen edozein motatako informazioa aldatzeko, aurretik abisatu beharrik gabe edo erabiltzaileei obligazio horiek jakinarazi gabe. Alde horretatik, beraz, nahikoa izango da emailearen webgunean argitaratzea.

2. WEBERA SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

2.1. Doakoa izango da webera sartzea eta hura erabiltzea

URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak ematen dituen prestazioak doakoak izango dira Erabiltzaile guztientzat. Hala ere, emaileak webaren bidez emandako zerbitzu batzuk ordaindu egin beharko dira kontratazio-baldintza orokorretan zehaztutako prezioan.

2.2. Erabiltzailearen erregistroa

Oro har, zerbitzua emateak ez du exijitzen aurretik Erabiltzaileak harpidetzea edo erregistratzea. Hala ere, URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak, zerbitzu batzuk erabiltzeko, aurretik dagokion Erabiltzaile-erregistroa egitea eskatzen du. Erregistro hori zerbitzuaren sailean bertan berariaz adierazten den moduan egingo da.

2.3. Informazioaren egiazkotasuna

Egiazkoa izan behar du Erabiltzaileak ematen duen informazio guztia. Ondorio horietarako, Erabiltzaileak bermatu egiten du benetakoak direla Zerbitzuak harpidetzeko formularioen bidez jakinarazitako datuak. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ari emandako informazio guztia beti eguneratuta egon dadin, une bakoitzean benetako egoera azaldu dezan. Nolanahi ere, Erabiltzailea izango du erantzule bakarra berak egiten dituen adierazpen oker edo gezurrezkoen aurrean eta emaileari edo hirugarrenei sortzen dizkien kalteen aurrean.

2.4. Adingabeak

Zerbitzuak erabiltzeko, adingabeek beti eskuratu behar dute aurretik guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena, horiek baitira beren karguko adingabeek egindako ekintza guztien azken erantzuleak. Beraiek dute erantzukizuna adingabeek zein eduki zehatzetara sartzen diren erabakitzeko. Horregatik, Internet bidez eduki desegokietara sartzen badira, mekanismoak jarri beharko dira beren ordenagailuetan, bereziki programa informatikoetan, eta iragazkiak eta blokeoak, eskura izango dituzten edukietan muga jartze aldera, eta nahiz eta ez diren hutsik gabekoak, oso erabilgarriak dira adingabeak erabili ditzaketen materialak kontrolatzeko eta murrizteko.

2.5. Weba zuzen erabiltzeko obligazioa

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Weba legearen arabera eta lege-ohar honen arabera erabiltzeko, eta baita morala eta ohitura onak betez ere. Horretarako, Erabiltzaileak ez du erabiliko orria legez kontrako edo debekatutako helburuekin, hirugarrenen eskubideak eta interesak urratzeko, edo edozein modutan emailearen ekipo informatikoak edo dokumentuak, artxiboak eta edozein ekipo informatikotan bildutako eduki-mota oro kaltetzeko, erabilezin bihurtzeko, gainkargatzeko, hondatzeko edo normal erabiltzea galarazteko.

Bereziki, eta adierazgarri baina ez zehatz, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez transmititzeko, hedatzeko edo hirugarrenen eskura jartzeko informaziorik, daturik, edukirik, mezurik, grafikorik, marrazkirik, soinu- edo irudi-artxiborik, argazkirik, grabaziorik, sofware-rik eta, oro har, edozein material motarik, baldin eta:

  1. Konstituzioan, nazioarteko itunetan eta indarreango beste arau batzuetan aitortzen diren oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoaren aurkakoa bada, mespretxatzen baditu edo erasotzen baditu.
  2. Jarduera delituzkoak, laidogarriak, iraingarriak, indarkeriazkoak edo, oro har, legearen, moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak eragiten, bultzatzen edo sustatzen baditu.
  3. Sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik, sinesmenengatik, adinagatik edo izaeragatik jarduera, jarrera edo pentsamendu diskriminatzaileak eragiten, bultzatzen edo sustatzen baditu.
  4. Ohorerako, intimitate pertsonal edo familiarrerako edo pertsonen beren irudirako eskubidearen aurkakoa bada.
  5. Edonola ere emailearen edo hirugarrenen sinesgarritasuna kaltetzen badu; eta.
  6. Publizitate legez kontrakoa, engainagarria edo desleiala bada.
3. BERME ETA ERANTZUKIZUN BAZTERTZEA

Emaileak ez du inolako erantzukizunik gure webgunean argitaratutako informaziotik eratortzen denaren aurrean, baldin eta informazio hori manipulatua edo kanpoko hirugarren batek sartua bada.

Behar bezala funtzionatu dezan aztertu eta probatu da web hau. Hasiera batean, urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan ondo funtzionatzen duela bermatu daiteke. Dena dela, emaileak ez du baztertzen programazio-akats batzuk egoteko aukera, edo nahitaezko kausak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko inguruabarrak gertatzea web orrira sartzea ezinezko bihurtuz.

URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak ez du inolako bermerik ematen, eta ez da erantzule egiten, inongo kasutan, webaren edo haren zerbitzu eta edukien erabilgarritasun, mantentze edo funtzionamendu egokirik ez dagoelako; edo birusa, programa maltzurrak edo edukietan kaltegarriak daudelako; edo arduragabe, legez kontra edo lege-ohar honen eta erabilera-baldintzen aurka erabili delako; edo hirugarrenek emandako zerbitzuek eta webgunean erabiltzaileen eskura jarritako moldeek zilegitasunik, kalitaterik, fidagarritasunik, erabilgarritasunik prestasunik ez dutelako gertatu daitezkeen edozein motatako kalte eta galeren aurrean.

Emailea ez da erantzule egiten, inongo kontzeptutan, web orri hau legez kanpo edo bidegabe erabiltzetik etorri daitezkeen kalteen aurrean.

4. COOKIAK

Emailearen webguneak cookiak erabil ditzake (informazio-artxibo txikiak, zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura bidaltzen dituenak), guneak ondo funtzionatzeko eta ikusteko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio batzuk egiteko. Erabilitako cookiek, nolanahi ere, aldi baterako dira, eta helburu bakarra dute nabigazioa eraginkorragoa bihurtzea, eta desagertu egiten dira erabiltzailearen saioa amaitutakoan.

Cookiak inondik ere ez dira erabiliko informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago izateko, ikus gure Cookie Politika.

5. ESTEKAK (LINKS)

Webgunetik, hirugarren webetako edukietara birbideratu daiteke. Hirugarrenek sartutako edukiak webetik beti kontrolatu ezin ditugunez gero, URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak ez du bere gain hartzen inongo erantzukizunik eduki horiekiko. Nolanahi ere, emaileak adierazten du berehala kenduko duela legeria nazionala edo nazioartekoa, morala eta ordena publikoa urratu lezakeen edozein eduki. Gainera, berehala kenduko du web horietarako birbideraketa, eta agintari eskudunei eduki horren berri emango die.

Emaileak ez du erantzukizunik hartzen foroetan, txatetan, blog-sortzaileetan, komentarioetan, sare sozialetan edo hirugarrenei emailearen web orrian bere aldetik edukiak argitaratzeko aukera ematen dion beste edozeinetan adierazgarri baina ez mugatzeko moduan bildutako informazioaren eta edukien aurrean. Dena dela, eta IGMEZ Legearen 11. eta 16. artikuluek xedatzen dutena betez, emailea erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien esanetara jartzen da, eta aktiboki laguntzen du legeria nazionala edo nazioartekoa, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa urratu edo aurkaratu ditzaketen eduki guztiak kentzen edo, beharrezkoa bada, blokeatzen. Erabiltzaileak uste badu edukiren bat dagoela sailkapen horretan sartzeko modukoa, arrean, jakinarazi diezaiola berehala webgunearen administratzaileari.

6. DATU PERTSONALEN BABESA

Emailea erabat konprometituta dago datu pertsonalak babesteko araudia betetzera, eta bermatu egiten du xedatutako obligazio guztiak beteko dituela eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduan xedatutako segurtasun-neurriak inplementatuko dituela, eta baita datuak babesteko Espainiako araudia ere. Informazio gehiago izateko, ikus gure Pribatutasun Politika.

7. SARE SOZIALAK

Jakinarazten dizugu URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak parte hartu dezakeela sare sozialetan. Haietan erabiltzaileek sartzen dituzten tratamendua [emailearen jarraitzaile bihurtuz sare sozialetan (eta/edo edozein lotura edo konexio-ekintza eginez haien bidez)] atal honek arautuko du, eta baita sare sozial horiek erabiltzeko baldintzek, haien pribatutasun-politikek eta haietara sartzek araudiek ere bai zeinak erabiltzaileek aurretik onartu dituen. URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak sare sozial horien bidez emailearen jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta Sare Sozialen araudien uzten duten beste edozein helburuetarako tratatuko ditu zure datuak, baina ez da haien pribatutasun-politiken erantzule egingo.

Debekatuta dago edukiak argitaratzea:

  • Araudi nazionalaren, komunitarioaren edo nazioartekoaren arabera ustez legez kontrakoak baldin badira edo ustez legez kontrako jarduerak egiten badituzte edo fede onaren printzipioei aurkakoak baldin badira.
  • Pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen badituzte, sarean adeitasunik izan ezean, gure erabiltzaileengan edo hirugarrenengan iritzi negatiboak sortu ahal badituzte eta, oro har, URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak desegokitzat jotzen duen edozein eduki.
  • Eta oro har, legezkotasunaren, zintzotasunaren eta erantzukizunaren printzipioak, eta giza duintasunaren babesa, adingabeen babesa, ordena publikoaren babesa, bizitza pribatuaren babesa, kontsumitzailearen babesa eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzen dituzten guztiak.

Era berean, URDANGARIN ABOGADOS, S.L.P-ak ahalmena du desegokiak iruditzen zaizkion edukiak kentzeko webgunetik edo sare sozial korporatibotik, aurretik abisatu gabe.

8. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Emailearen jabetzakoak dira webguneak, adierazgarri baina ez mugatzaile gisa barne hartuta programazioa, edizioa, konpilazioa eta haren funtzionamendurako beharrezkoak diren beste elementu batzuk, diseinuak, logotipoak, testuak, argazkiak eta/edo grafikoak; eta beharrezkoa balitz, egileen berariazko lizentzia edo baimena du. Jabetza intelektualaren eta industrialaren araudiak behar bezala babestuta daude webguneko eduki guztiak.

Zertarako erabiltzen diren alde batera utzita, guztia edo zati bat erreproduzitzeko, erabiltzeko, banatzeko eta jendaurrean komunikatzeko, emailearen idatzizko baimena behar da aurretik. Emaileak aurretik baimendu gabe erabiliz gero, egilearen jabetza intelektual edo industrialen eskubideak larriki urratzea izango da.

Emailearenak ez diren diseinuak, logotipoak, testuak eta/edo grafikoak, webgunean agertu daitezkeenak, dagokien jabeenak dira, eta haiek izango dira erantzuleak haiekiko gertatu daitekeen edozein eztabaidaren aurrean. Nolanahi ere, emaileak berariazko eta aurretiko baimena du haien aldetik.

Emaileak beren titularren alde aitortzen ditu jabetza industrialaren edo intelektualaren eskubideak, baina horrek ez du esan nahi webgunean aipatu edo agertuko direnik, haien gainean emaileak eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta laguntza, babes edo gomendiorik ere bere aldetik.

Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak ez betetzeari dagokionez edozein ohartarazpen egiteko, eta baita webguneko edozein edukiaren gainean ere, goian adierazitako posta elektronikoaren bidez egin dezakezu.

9. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Web orri honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin zerikusia duten eztabaidako edo kontuak erabakitzeko, Espainiako legeria aplikatuko da, eta haren mende jartzen dira berariaz aldeak. Alde horretatik, Gipuzkoako Epaitegiak eta Auzitegiak izango dira hura erabiltzetik eratortzen diren gatazka guztiak erabakitzeko eskumena izango dutenak.