Jabetza zuzenbidea

Jabetza zuzenbidea

Nagusiki Kode Zibilean araututa, eta Justizi Epaitegien jurisprudentzial garapen sakon baten ondorioz ere, Kode Zibilaren 348. Artikuluak adierazten gaitu nola Jabetza edozein gauza gozatzeko eta erabiltzeko eskubidea dela, bakar bakarrik lege bitartez murriztu daitekeen eskubidea.

Praktikak erakusten digu, hala eta guztiz ere, gurea den gozapen eskubide hori gauzatzea hain erreza ez dela. Bai landatar zein hiritar eremuan, egoera gatazkatsuak etengabe gertatzen dira, eta hauek konpontzeko ez da nahikua legediaren ezagutzarekin, beharrezkoa da ere bertara joan eta gure begiekin ikusi konkretuki zein arazo planteatu zaion bezeroari.

Jabetza-zorrak, borondatez edo legez sortuak, jabetzaren gozapen eta erabiltasunaren mugaketa nagusienetarikoa da, hain zuzen ere ondoko jabetzaren mesede, beste pertsona talde baten probetxurako, edota interes publikoaren alde. Jabetza-zor ezagunenak bidekoa, argi eta ikusmenekoak, horma-bitartekoak, etabar. Gure bezeroek Urdangarin Abogadosen beharrezkoa den laguntza aurkituko dute, jabetza-zor baten kaltetua zein onuradun izanda, bakoizaren eskubide eta betebeharrak argituz eta ongi defendatzen euren eskubideak kaltetu nahi dituztenei aurre eginez.

Jabetza mugaketak, ohizkoak diren arazoen artean daude bai landatar zein hiritar finketetan. Nahi baino gehiagotan jebetzako eskriturek ez dute beharrezkoa den zehastasunarekin finka bakoitzaren mugak adierazten, eta beste batzuetan ere, garaian finkak mugatzeko erabili ziren osagaiak denborarekin desagertzen edo aldatzen dira, finka horien mugakideen artean ezadostasunak eragiten. Arlo honetan dugun esperientziak gure bezeroen interesak defendatzen ahaltzen gaitu, eta ez bakarrik jabetza eskrituren estudiaren bitarez, baita gurekin ingeniaritza topografiko arloan lan egiten duten adituen bitartez, denboran zehar aldatu diren seinale horien eboluzioa estalgabetuko ditugu, gaztakatsu bilakatu diren finka horien beneztako mugak aurkitzen.

Dudarik gabe, erabilpen eta edukitzearen ezberdintasunak eta honen ondorioak, problematika nagusienetarikoa izan da Zuzenbide Zibilean. Jabetza baten eskuratzea (edo galera) finka baten etengabeko erabilpen baten aurrean jabeduna ez den pertsona baten bitartez, usucapion edo preskripzio izeneko instituzio juridikoak arautzen du. Arlo honek ere kualifikazio handia behar du zuzenbidearen profesional batetan, eta gure bezeroen segurtasunarentzako, firma honetan esperientzia zabala dugu.

Azkenik, jabetzaren mugaketarik handiena eskubide osoaren galera da interes publikoaren probetxurako, desjabetze urbanistiko hain zuzen ere. Nahiz eta gure eguneroko lana zibil arlora bideratuta egon, ezozein partikular baten laguntza beharra desajabetze urbanistiko drastiko baten aurrean, esperientzia aipagarri bat izatea eraman gaitu ezparru honetan, eta ahaldu egiten gaitu gure bezeroen interesak defendatzen administrazio publikoaren aurrean eta, beharrezkoa baldin bada, jurisdikzio auzi-administrazioan.

Itzuli